XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldizkatuko omen dira bidean.

Bi neska motzek ez dute berena eskutik utzi nahi izan, gaseosa botilla hautsiko dieten bildurrez.

Haste hastetik aurrea hartu digute mutilak.

Irruti batean entzuten genituen, gero, haien irrintzi ta arramarrak.

Zamaduna, berriz, atzetik izerditan.

Noizbait oroitu dira lagunak eta kendu diote bizkar gainetik astazama.

Hamarrak eta laurdenetan gosetuak ziren gehienak.

Jarrita arrapatu ditugu lehenbizikoak.

Portu gainean gosalduko genuela esan diet eta jarraitu dugu.

Iruzki zoragarria zegoen azkeneko gerban.

Lainoska arro batek estaltzen zigun beherean herria.

Pozik zeuden gure mendigoizaleak.

Iturri goxoa bada portuko buruan eta haren inguruan jarrita traskatu du bakoitzak bere jakia.

Eguna luzea ez bada ere, geroko zerbait gordetzeko esan zaie.

Zorroak eskutan hartu ta zernahi badutelakoan erakusten dizkidate. Hobe.

Hasieran, gosearekin ixil zeuden.

Gero, hizketari.

- Nik badakit Gurutzetako harria nun dagoen, esan du artzain baten semeak.

- Eta hori zer da? galdetu du neska txikienak.

- Toki baten izena, zer izan behar din! erantzun dio anaiak.